Lege oharra
www.justoparaeso.consumo.gob.es Interneteko domeinu bat da, Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta Agenda 2030eko Ministerioaren titulartasunekoa (IFK: S2801445D). Paseo del Prado 18, 28014 Madril. Telefonoa: 915961000.
Webgunea erabiltzeak hemen azaltzen diren baldintzak berariaz eta erabat onartzea dakar.
Haren edukia informatiboa baino ez da, eta ez du Administrazioarentzat loteslea den ondorio juridikorik.
Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa osorik edo partzialki erreproduzitzea, aldatzea, banatzea eta komunikatzea baimentzen da, hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak dituzten edukiak izan ezik.
Erabilera ondoko terminoen arabera egin beharko da:
- Ez dago informazioaren edukia desnaturalizatzerik.
- Erabiltzaileak erabilitako dokumentuen iturria eta data adierazi behar ditu.
- Web gune honen bidez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik jasotzen haien baimenik gabe, eta ez dira hirugarrenei lagatzen. Tratatu beharreko datu pertsonalak Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko EB/2016/679 Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera lortzen eta tratatzen dira.
IP helbideak eta cookieak erabiltzea, datu estatistikoak biltzea
Erabiltzaile batek atari honetan nabigatzean, beste edozein webgunetan bezala, saio horretan Interneteko sarbidearen hornitzaileak emandako IP helbidea geratzen da arrasto gisa. IP helbide horren erregistroak barne-helburuetarako soilik balio du, hala nola atarira sartzeko estatistikak egiteko.
Atari honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioa eta estatistikak errazteko. Ikusi cookie-politika.